Gazte Txartelarekin, Giza Eskubideen Zinemaldira dohainik joateko aukera duzu!!

Gazte-txartelak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldira gonbidatzen zaitu!

 

Parte hartu gure zozketan eta datorren apirileko 4tik 11ra izango den Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldira nahi duzunarekin joateko aukera izango duzu.

 

Giza Eskubideen Zinemaldiak herritarren kontzientzia kritikoa sustatu nahi du mundu osoan gertatzen diren giza eskubideen urraketen aurrean. Baita bizikidetzaren, justiziaren, elkartasunaren eta askatasunaren balioak indartu eta hedatu ere. Kalitatezko zinema, mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak...; guztiak ere helburu bakar batekin: giza eskubideen defentsa.

Zer zozkatuko dugu?

20 gonbidapen* bikoitz zinemaldirako.

(*) Zozketa itxitakoan, Zinemaldiaren antolatzaileek erabakiko dute gonbidapenek zer emanalditarako balioko duten.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formularioa zure datuekin (azken eguna: martxoaren 30a).

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Irabazleek apirilaren 1etik aurrera jaso ahal izango dituzte gonbidapenak Donostiako Victoria Eugenia antzokian, NA aurkeztuta.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.

Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario