3x3 Street Basket ostiraletik igandera

             Asteburu honetan, malekoian, Zarautz 3x3 Street Basket txapelketa jokatuko da. Txapelketak hiru bloke izango ditu. Bihar, ostiral arratsaldean txikienek jokatuko dute: benjaminek eta alebinek (8-12 urte).Kamisetak jasotzeko 15:00etarako egon beharko dute joko eremuan eta txapelketa 15:30ean hastea da intentzioa.

                Larunbat goizean 9:30etarako egon beharko dutenak infantilak eta gazteen koadrilen txapelketakoak dira (12-16 urte). Txapelketa hori goizez jokatuko da eta 10:00etan hasiko da. Bukatzeko, koadrilen txapelketa nagusia (17 urtetik gorakoena), larunbat arratsaldez jokatuko da eta 15:00etan egon beharko dute jokalariek kamisetak jasotzeko orduerdi beranduago jokatzen hasteko.
               Izena emateko eta informazio gehiagorako www.zast.es 

Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario