Artezaleak: 2014-2015 ikastaroak

Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea Artezaleak-en. Ohi bezala, Ebro Etxean askotariko ikastaroak eskainiko dituzte bai helduentzat eta baita haurrentzat ere.
Helduentzat, esaterako, keramika; joskintza; bolilloak eta beste hari lanak; esmalteak; portzelana eta ehun gaineko pintura; bonsaien zainketa; argazkilaritza; euskal dantzak; eskulanak eta berriapainketak eta altzari eta objektu zaharren zaharberritzeari buruz emango dituzte eskolak. Pintura eta marrazkien tailerrean ere aukera zabala eskainiko dute hiru irakaslek, hiru metodo eta askotariko mailetan, hutsetik hasita. Askotariko ordutegian emango dituzte ikastaro horiek.
Haurrentzat zein gazteentzat, berriz, marrazketa eta pintura tradizionala eta keramika tailerrak emango ditu Lore Agirre irakasle berria. Jasone Irigoienek Xpresio tailerra zuzenduko du haur, gazte zein helduentzat. Aurten, berrizkuntza gisa, Edurne Larrañagak joskintza ikastaroa emango du zortzi urtetik gorakoei. Horren helburua proiektu errazen bidez ikasleek joskintza tresnak erabiltzea eta oinarrizkoa ikastea da.
Informazio gehiago eskuratu eta izena eman nahi dutenek Ebro Etxeara jo dezakete, artezaleak@telefonica.net helbidera idatzi zein 943-835568 telefonora deitu.

El 1 de octubre darán comiendo los cursos de Artezaleak, tanto para niños como para adultos.

Cursos para adultos: cerámica, costura, esmaltados, cuidados de bonsai, fotografía, bailes vascos, manualidades y restauración de muebles, pintura...

Cursos para niños: dibujo y pintura, taller de cerámica, taller de costura...

Para más información e inscripciones puedes ir a Ebro Etxea, escribir a artezaleak@telefonica.net o llamar al 943-835568.


Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario