Ikastaroak, lana bilatzen laguntzeko

Apirila eta maiatzean hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.


ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE):
- Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu. 
- Data: apirilak 8 
- Hizkuntza: gaztelania

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA: 
- Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu. 
- Data: apirilak 22 
- Hizkuntza: euskara

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA:
- Zure gaitasunak identifikatuko dituzu eta praktikan nola jarri landuko duzu. 
- Data: apirilak 29 
- Hizkuntza: gaztelania

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE):
- Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu. 
- Data: maiatzak 6 
- Hizkuntza: euskara

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA:
- Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu. 
- Data: maiatzak 20 
-Hizkuntza: gaztelania

Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario