Bake Ibilbideak: Bakea guztion haziaz ereiten den hori da

Gaztea zara? Bakeaz hitz egin nahi duzu?

Zarauzko Gaztedi Sailak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) BAKE IBILBIDEAK bakegintzaren inguruko ekimena egingo dute datorren asteazkenean, urriaren 12an.


Bakea eta bizikidetzari buruz hitz egin nahi dugu eta gaia ikuspuntu gazte eta berritzaile batetik lantzera gonbidatzen zaituztegu. Solasaldi eta dinamika ezberdinen bidez landuko dugu gaia. Solasaldia 10:30etik 14:30era izango da, herriko hiru gunetan; iragana, oraina eta etorkizuna landuko dira gune bakoitzean.


Interesa baduzu, eta 18 urte baino gehiago badituzu, eman ezazu izena urriaren 9a baino lehen o-leizaola@zarautz.eus helbidean.


Animatu zaitez, asko duzu esan eta elkarbanatzeko eta; bakeak guztion beharra du!
Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario