12-14 Egongela
2012ko Irailetik aurrera gaztelekuan bi txoko egokitu genituen bi adin tarte bereiziaz. 12-14 urte bitarteko egongelako hezitzailea arduraduna Ashok da, eta errefortzukoa Garazi. Egongelan txoko ezberdinak ditugu: futbolin eta ping-pong-arn txokoa, erlajazio txokoa eta tailer eta mahai jolasen txokoa. Astean zehar, asteartetik ostegunera, 16:30etatik 18:00ak arte libre izango duzue bertako materiala zuen gustura erabiltzeko, erlajazio txokoan lasai hitzegiteko etab. eta 18:00etan elkarrekin egiteko ekintza bat proposatuko dizuegu, askotan zuek aurretik proposaturiko eta guk antolaturiko ekintza izango da; elkarrekin ikasteko eta gozatzeko. Ostiraletan talde jolasak egiten ditugu ekintza orduan, bi egongelatako jendea gonbidatuaz elkar ezagutu zaitezten. Larunbatetako ekintza ere bateratua izaten da, bi egongeletako gazteak gonbidatzen ditugu baina egongelak irekiak mantentzen ditugu bertan gelditzea nahiago duenarentzat
0 iruzkin :
Publicar un comentario