Euskal Eskola publikoaren jaia Balmasedan igandean

Ekainaren 1ean zatoz Balmasedara!

jaia2014Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.
Indarrak batu behar ditugu hainbat erasori aurre egiteko. Gero eta diru gutxiago dago gure Eskolarentzat: azpiegiturentzat, gure seme-alaben garraioarentzat, euren testu-liburuentzat, guraso elkarteontzat, aniztasunari aurre egiteko baliabideentzat, irakasleentzat…
Hori gutxi balitz, LOMCEk hezkuntzaren pribatizazioan sakondu nahi du eta pasa den mendera atzera eginarazi, guk nahi dugun hezkuntza-sistema lortzeko aurrera egin ordez.
Guzti hori gogoraraziko dugu Balmasedan. Baina gauza guztien gainetik, egun ederraz disfrutatu nahi dugu, egitarau ederra prestatu dugu, jai-giroaz gozatzeko gure Eskola aldarrikatuz aldi berean.
Share on Google Plus

About Zarautzgazte

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 iruzkin :

Publicar un comentario