Udaleko Gazteria eta Hirigintza departamentuek Gazteen Aisialdiko Lokalen Ordenantzaren zirriborroa osatu dute.
Hainbat gaztek azken urte hauetan lokaletan biltzeko ohitura hartu dute. Lokal horietan gaur egun jarduera ekonomikorik ez dagoenez, kontrol eta ikuskaritza lan guztietatik kanpo gelditzen dira.
Horregatik guztiagatik, Udalak lokal horien erabilera arautu nahi du, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, batez ere, eta inguruan bizi diren herritarrekin elkarbizitza egokia sustatzeko.
Inplikatutako eragileen ekarpenak jasotzeko ahalegina egin nahi da, hau da, zuena, gazte, guraso, lokalen jabe eta bizilagunena. Horretarako, ordenantzaren zirriborroa hemen eskuratu dezakezu. Ekarpenak egiteko astebeteko epea jarri dugu, eta behean azaltzen den e-postara bidali daitezke.
Horrez gain, bilera bat antolatu da aurrez aurre hitz egiteko gaiaren inguruan, datorren maiatzaren 18an 19:30ean, Kiroldegiko aretoan.
Zure parte-hartzea baieztatzeko o-leizaola@zarautz.eushelbidea balia dezakezu.
Los departamentos municipales de Juventud y Urbanismo han elaborado el borrador de la Ordenanza de Locales Juveniles de Ocio.
Durante los últimos años muchos jóvenes han adquirido la costumbre de reunirse en locales. Ocurre sin embargo que estos recintos, al no desarrollar actualmente actividades económicas, se encuentran fuera de todo control e inspección.
Por todo ello, el Ayuntamiento quiere regular el uso de dichos locales, especialmente con el fin de garantizar la seguridad de los usuarios y las usuarias e impulsar una correcta convivencia con los vecinos y las vecinas que viven en el entorno.
Además, se ha organizado una reunión presencial para hablar sobre el tema, el próximo 18 de mayo, a las 19:30, en la sala del Polideportivo.
Puedes confirmar tu asistencia a través del correo o-leizaola@zarautz.eus
0 iruzkin :
Publicar un comentario