Abenduak 3an Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuan Euskaraz Bizi Nahi Dut jaia egin genuen; baina aurreko astean hasi ginen prestaketan.
Larunbat arratsaldean zehar euskararen ginkana martxan izan genuen 5 sari lortzeko. 80 nerabek parte hartu zuten lau frogako ginkanan eta gustora hartu zituzten sariak.
Ginkanaz gain bazeuden parte hartze libreko guneak: irakurketa txokoa, mahai jolasen txokoa, sukaldaritza gofreak egiteko eta musika arratsalde osoan zehar. 150 nerabe inguru gerturatu ziren gurera eta oso gustora gaude izandako parte-hartzearekin.
Lanerako gogoak berrindartzen dizkigu zuen erantzunak!
Suscribirse a:
Enviar comentarios
(
Atom
)
0 iruzkin :
Publicar un comentario