Bi sari egongo dira, epaimahairena eta publikoarena. Epaimahaiak emandako saria 300 euroko erosketa txartela izango da, Murkileko dendetan erabiltzeko. Gainera, pegatina irabazlea jaietako egitarauan jartzeaz gain, herritarren artean banatuko dute.
Publikoarena, berriz, 150 euroko erosketa txartela; Prebentzio zerbitzuko facebook atarian boto gehien jasotzen dituen irudiarentzat izango da sari hori.
EPEA: Maiatzak 26a arte
OINARRIAK: Oinarriak ikusteko sartu hemen
LANEN BIDALKETA: Lanak nahitaez ordenagailuz egin eta e-mailez bidaliko dira helbide honetara: prebentzioa@zarautz.eus
INFORMAZIOA: Prebentzio Zerbitzua, Zigordia kalea 33 – Tel: 943 00 51 27
prebentzioa@zarautz.eus
0 iruzkin :
Publicar un comentario