Liburu eta diska azoka Munoan Abuztuak 20 eta 24a bitarte
Abuztuak 20 eta 24 artean, guztira 19 postu izango dira Munoan, argitaletxe, banatzaile eta liburu saltzaileen artean.
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:30etara, literatur munduko euskarazko zein erdarazko azken nobedadeez gain, euskal diskografia ere topatu ahal izango da bertan. Gainera, ohiko dendetako prezioekin alderatuta %10eko deskontua izango dute produktu guztiek. Horrez gain, aukerako liburuak ere izango dira, oso prezio merkean.
0 iruzkin :
Publicar un comentario