Diagnostikoaren fasea amaituta, hurrengo pausoei ekitea dagokigu oraingoan, zerbitzuaren diseinu faseari, alegia.
Hau izango da prozesuaren funtsa laburbilduko duen atala, izan ere, orain artekoak une honetara iristeko beroketa ariketak baino ez baitira izan! hori dela eta, gogotsu gaude atal honek emango duena zuekin sortu eta interesa duen edonorekin konpartitzeko.
Hiru pausotan osatuko dugu zerbitzua, eta tartean, udalarekin kontraste bilerak egingo ditugu. Aurrenekoa, larunbat honetan izango da, otsailak 11, goizeko 11:00etan Etxezabala eraikinean.
Zuen irudimena eta lanerako prestutasunarekin, harro egoteko moduko emaitzak lortuko ditugulakoan gaude!
Suscribirse a:
Enviar comentarios
(
Atom
)
0 iruzkin :
Publicar un comentario